Zuzendaria
AlaiN
Ayerdi Gurpegi
ZUZENDARIA - TRONBOILARIA - ABESLARIA
MUSIKAREKIKO GRINA
Tronboian lizentziatu zen Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene) Juan Real, Dani Perpiñan eta Alberto Urretxoren eskutik. Alberto Urretxo (bakarlaria, BOS), Francisco Rosario (bakarlaria, Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa), Unai Urretxo (bakarlaria, Hego Koreako Daejeon Orkestra), Marc Templeton (bakarlaria, London Philharmonic), Charles Vernon (tronboi baxua, Chicago Symphony) eta James Markeyren (tronboi baxua, Boston Symphony) eskutik tronboi perfekzionamendu klaseak jaso ditu. Euskadiko Gazte Orkestraren (EGO) titularra izan da 2005, 2006 eta 2007an, eta orkestra gazteekin kolaboratu du, hala nola Leioako Gazte Orkestrarekin (JOL) edo Presjoven orkestrarekin.
Profesionalki, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) aritu da batez ere, eta harekin batera, sasoiko hainbat kontzertutan, operatan eta biratan (Japonia eta Galizia) parte hartu du. Halaber, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) lankidetzan aritu da sasoiko hainbat kontzertutan eta operetan, bai eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, Burgosko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Philarmoniarekin eta Bilboko Udal Bandarekin ere. Era berean, Conductus ensemble eta Capilla Santa Maria ganbera-orkestrekin kolaboratu izan du, Andoni Sierraren zuzendaritzapean.
2013az geroztik tronboi, bonbardino eta tuba irakaslea da Irungo Kontserbatorioan. 2015az geroztik Errenteriako musika elkarteko Bandako, eta hainbat kontzertu zuzendu ditu, besteak beste, Alberto Urretxo, Maite Arruabarrena, Miren Urbieta-vegak,, Marifé Nogales, Itziar Martinez, Ainara Ortega, Iñaki Salvador eta Óscar Abella, Iker Casares eta Arkaitz Mendoza bakarlari gonbidatuekin, besteak beste.
Bandarekin batera Andra Mari Abesbatza eta Easo abesbatzekin kontzertu sinfoniko-koralak zuzendu ditu. Sapere Aude Sinfonietta taldearekin kolaboratzen du, zuzendari gonbidatu gisa. Besteak beste, Mahlerren laugarren sinfonia, Klaus Simonen ganbera-bertsioan, Rachmaninoff-ren Dantza sinfonikoak, eta Elgarren Enigma Variazioak zuzendu ditu. Halaber, Beethovenen Lehen sinfonia eta Mahlerren Lehen sinfoniak egin ditu Ensemble Sugaar taldearekin zuzendari gisa.
Gainera, Kantuko Erdi Mailako titulua du Ainhoa Merceroren eskutik Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan. Ondoren, teknika landu du Maite Arruabarrena mezzoarekin eta Carlos Mena kontratenorrarekin. Bakarlari gisa abestu du Hernasax taldearekin eta Arimaz orkestrarekin batera, eta Dido y Aeneas operan parte hartu du Victoria Eugenian, Aeneasen rolean. Mainzeko (Alemania) Europa Choir Academyrekin, Donostiako Orfeoia, Coro Intermezzorekin eta Galiziako orkestra sinfonikoko koruakin ere kolaboratu du. Capilla Peñaflorida taldearekin hainbat kontzertu eta grabaketetan parte hartu du. Kup Taldea Ahots Taldeko kide izan da eta Aequal Ensemble Antzinako Musika Ahots Laukotearen sortzailea.
Gaur egun, Esteban Urzelaik zuzendutako Suhar gizon korua taldeko kidea da, Donostiako opera konpainiaren Opus Lirikako abesbatza zuzentzen du eta 2020tik"Mariaren bihotza"abesbatzaren zuzendaria da, 2022an plaza titular bihurtuz.