MARIAREN BIHOTZA ESKOLANIA
FRUITU HANDIAK EMAN ZITUEN HAZIA
Eskolaniaren jarduerarik garrantzitsuenak
Mariaren Bihotza Abesbatzak, 2011. urtera arte, eskolania bat izan zuen. Eskolania horretatik, honako emanaldi hauek nabarmendu daitezke:
- Teatro Real de Madrid
- Gran Liceo de Barcelona
- Palacio Carlos V de Granada
- Fundación Gulbenkian de Lisboa
Orkestra sinfoniko handiekin, mundu mailako bakarlariekin eta nazioarteko zuzendari handien gidaritzapean aritu zen, besteak beste:
- J. S. Bach konposagilearen San Mateoren Pasioa
- G. Mahler-ren zortzigarren sinfonia
- Bizet-en Carmen opera
Tolosako (Gipuzkoa) Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketako Urrezko Domina irabazi du aurkeztu den hiru aldietan.
Eskolania honen kalitatea dela eta, Donostiako Orfeoiaren bidelagun izan da urte askoan, ahots zuriak behar ziren nazioko zein nazioarteko emanaldi guztietan.olaboratzen zutelarik.
Nabarmentzekoa da Donostiako Orfeoiarekin batera Donostiako Santa Maria Basilikako ekitaldi erlijiosoan parte hartu zuela urte askotan, Donostia/abuztuaren 14an, Ama Birjinaren bezperan, Reficeko Salbea abestuz.
Eskolania honetako gauzarik bitxi eta azpimarragarrienetako bat pertsona partikularrei zein pertsona-talde txikiei etxe partikularretan edo sarbide mugatuko lekuetan kontzertuak eskaintzeko kontratatzea zen.