ESKIFAIA ABESBATZA
GORKA AIERBE
ESKIFAIA ABESBATZA koru mistoa da, Javier Bustok 1978 urtean sortua. Gaur egun Hondarribiko Eskifaia Abesbatza Elkartea osatzen duten abesbatzetako bat da. Jaialdi askotara gonbidatu dute (Santiago de Cuba, Franckfurt, Fano. etab.) eta sari ugari jaso ditu Europar zirkuituko lehiaketa nagusietan (Spital, Mainhausaen, Marktoberdorf, Tolosa eta Tours); hori guztia, kalitate handiko bere ibilbide sendoaren erakusgarria da.
2001. urtetik Gorka Aierbe da Eskifaia abesbatzaren zuzendaria eta bere zuzendaritzapean hainbat hiritako txapelketetan parte hartu du eta sari ugari lortu ditu, besteak beste hauetan: Molina de Segura (Murcia) 2002an, Cocentaina (Alicante) 2009an, Ejea de los Caballeros (Aragoi) 2002, 2008 eta 2012an, eta Burgosen 2012an.
Nahiz eta errepertorioa aukeratzerakoan oinarria a capella musika den, taldeak kontzertu sinfoniko-koraletan ere parte hartu izan du, zuzendari handien gidaritzapean: Frübcek, Burgosekoa, Alldis, Fedosselev, Mena, etab.
Eskifaiaren nahia, azken batean, musika eginez gozatzea da eta hori dela-eta zabalik dago proiektu mota guztietara. Sinfonikoak, opera munduan eta abar.
GORKA AIERBE (Ordizia, 1970) Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zituen bere ikasketak, tronpa espezialitatean, eta 16 urterekin abesbatzen munduan murgildu zen. Gerora, Ordiziako (Gipuzkoa) Oroith Abesbatzan abesten hasi zen eta 1994an, talde horren baitan, zuzendari ibilbideari ekin zion eta geroztik lehiaketa ezberdinetan sariak eskuratu zituen (Ejea de los Caballeros, Avilés, Cieza, etab.). Urte horietan zehar, zuzendaritza lanak Gipuzkoako Musika Eskola ezberdinetan zeharreko irakaskuntzarekin uztartzen ditu.
Zuzendari formazio bidean, Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak antolatutako ikastaroetan klaseak jaso zituen, irakasle gisa prestigiodun zuzendariak izanik, besteak beste: Javier Busto, José Antonio Sainz Alfaro, Miguel Amantegi, Juan José Mena edo Enrique Azurza.
Denboraldi batez Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean aritu ondoren, Javier Bustorekin batera, aipatu federazioko gazte abesbatza zuzendu zuen urte betez.
2001 urtean Hondarribiko (Gipuzkoa) Eskifaia Abesbatzako zuzendaritza hartu eta talde horrekin ere, hainbat sari eskuratu zituen lehiaketa ezberdinetan (Ejea de los Caballeros, Burgos, Cocentaina, Molina de Segura, etab.).
AITZURI ABESBATZA
XABIER CARRILLO
CORO AITZURI – CURRICULUM
El AITZURI ABESBATZA 1994an sortu zen Deban. Garai hartan herrian zeuden bi koruen bat-egitetik sortu zen. Gaur egun Xabier Carrillok betetzen ditu zuzendari lanak.
Euskal folkloreaz gain, nazioarteko folklorea (iberoamerikarra, espiritual beltza…), polifonia, musika koral garaikidea eta obra sinfónico koralak dituzte bere errepertorioan.
2000. urtean Errenteriako Musika Orkestrarekin W.A.Mozarten Requiema interpretatu zuten. Programa horrekin Euskal Herriko musika ziklo ospetsuetan parte hartzeko aukera izan zuten.
2001. urteko maiatzean Milanen parte hartu zuten, Verdiren heriotzaren mendeurrenaren inguruan antolatutako ekitaldietan. Bertan, beste musika talde italirrekin batera, Messa de Requiem obra interpretatu zuten Mauro Ivano Benaglia maisuaren zuzendaritzapean.
Urte bereko abenduan W.A. Mozarten Koroatze Meza eskaini zuten, Debako Gabonetako Mezatan.
2003an Gipuzkoako bira aipatu behar da eta 2004an berriz, “Villa de Griñon” Abesbatzentzako Gaztelaniazko kanten XIII. Lehiaketan Lehen Saria eskuratu zuten.
2005eko abenduan, aurrez aipaturiko Griñoneko lehen postua ordezkatuz, Murtziako Molina de Segura herriko Gabon Abestien Lehiaketan parte hartu zuten.
2014an, Soraluzeko Ezoziko Ama Abesbatza, eta Javier Muru organistarekin batera, Fauré-ren Requiema abestu zuten, Deba, Soraluze eta Bilbon.
2017ko abenduan Errenteriko Gabon Abestien Sariketan hirugarren postua lortu zuten.
Aitzuri Abebatzak, Debako Udako Musikaldietan hainbat urteetan izan duen partaidetza aipatzekoa da, estilo desberdinetako obrak eskainiz.