AITOR
Kamiruaga miezA
BAJU - BARITONO ETA APAIZA
BESTEEI ESKAINITAKO BIZITZA
Apaiza, Misiolari Klaretarra. Teologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo); eta Moral Teologian, Comillas Unibertsitatean (Madril).

Musikako goi-mailako ikasketak burutu zituen, kantu liriko espezialitatean, Donostiako Musika Goi-Mailako Kontserbatorioan Lehenengo Saria irabaziz, gradu ertainean; eta Ohorezko Aipamena goi-mailako graduan Kontserbatorio berean.
Musika eta honen irakaspenean beti interesaturik, Madrilgo Musika Pedagogiko Goi Mailako Eskolan bereziko ikastaroak egin zituen, eta segidan, eskolan horren irakasle izan zen, musika irakasleentzako musika pedagogia gaikuntzarako ikastaroak emanez.
Klaretar Misiolarien Kongregazioan, Euskal Herriko Apostolutzarako Prefektua eta Gobernu Probintzialaren Aholkularia izan da. Hezkuntza zentroetarako Probintziako Entitate Titularraren koordinazioa aurrera eraman du, Claret Askartza (Leioa-Bizkaia), Claret Larraona (Iruña) eta Mariaren Bihotza/Claret Ikastolaren (Donostia) zuzendari orokorra aldi berean izanez. Gaur egun, Claret Larraona Ikastetxearen zuzendari orokorra eta Larraona Ikastetxe Nagusiaren Entitate Titularraren ordezkaria da.
Abeslari profesional moduan, musika errezitaldi desberdinetan, hainbat abeslari zein piano-joleekin, kontzertu-abestiak, lieder, opera zein zarzueletako ariak eta duoak interpretatuz parte hartu du. Musika ziklo ezberdinetan parte hartu du, bere espezialitatea erlijio musika izanik: oratorioa, kantatak, mezak, requiem, eta abar.
Azken urte hauetan, Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzarekin aritzen da, kontzertu zein liturgia ospakizunetan parte hartuz. Gaur egun, Iruñako Operako Lagunak Gayarre Elkarteko abesbatzarekin proiektu desberdinetan parte hartzen du.