Maiatzaren 6an, larunbata, Lizarrako Udaberriko Abesbatzen XXIV. Zikloan aritu ginen kantuan. Ereintza abesbatzak urtero antolatzen du zikloa, eta aurten gonbidatuak izateko plazerra izan dugu.
Gure kontzertua amaitu eta minutu gutxira kopako final bat egon arren, lizarratar asko hurbildu zitzaizkigun entzutera, eta horregatik ez diegu guztiei eskerrak emateko aukera galdu nahi.
Lizarrako San Juan Bataiatzailearen elizan eman zen kontzertuaz asko gozatu genuen, eta horregatik, beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiegu bai antolatzaileei bai gu entzutera hurbildu zinetenoi. Laster arte!!