Mariaren Bihotza Abesbatzak poz handiz iragarri nahi du bere ibilbideko hitzordu berezienetako bat: uztailaren 4an, Bartzelonako Sagrada Familia Basilikan mezan parte hartuko du eta ondoren kontzertu bat eskainiko du.
Munduko tenplurik ezagunenetako batean abesteko aukera benetako ohorea da abesbatzarentzat. Ilusioz, hunkiduraz eta esker onez biziko dugu une hau, gure musika hain leku esanguratsu batean partekatzeko aukera izango baitugu.
Eguna 20:00etan hasiko den mezan parte hartuz hasiko da. Bertan, abesbatzak liturgia musikaz lagunduko du.Ondoren, 21:30ean, kontzertu bat eskainiko du,bertaratu nahi duten guztientzat, paregabeko ingurune batean musikaz gozatzeko aukera eskainiz.
Asteburu honetan Bartzelonan izango bazarete, gonbidatzen zaituztegu gurekin une berezi hau partekatzera. Poz handia izango da zuekin elkartzea.
Ekitaldiaren informazioa
📍 Lekua: Sagrada Familia Basilika (Bartzelona)
🗓️ Data: Uztailak 4
🕗 Meza: 20:00
🎶 Kontzertua: 21:30
Zuen zain izango gara!
