Mariaren Bihotza abesbatza, Donostiako Artzain Onaren katedraleko abesbatza, bidaia oso berezi bat prestatzen ari da. Fernando Prado gotzainarekin batera, uztailaren 6an kontzertu meditativo bat eskainiko dute San Lorenzo de El Escorialgo Errege Monastegian, Patrimonio Nacional erakundeak antolatutako Musika Erlijiosoaren Ziklo ospetsuaren baitan. Repertorioan euskal konpositoreen lanak izango dira, hala nola Aita Donostia, Jesús Guridi... Bertaratzen direnek, gainera, ez hain ezagunak diren konpositoreak entzuteko aukera izango dute, esaterako, Luis Iruarrizaga edo Vicente Goikoetxea.
Kontzertu hau izaera meditazionala du, eta bere ardatz nagusia San Antonio Maria Claretek bere Autobiografiako 233. zenbakian jasotzen duen "Otoitz apostolikoa" izango da. Otoitz horrek lau ekintza proposatzen ditu: Jainkoa ezagutu, maitatu, zerbitzatu eta goretsi,mugimendu bikoitzean: pertsonalean eta komunitarioan.
Kontzertuaren hainbat unetan, Gotzainak hausnarketarako testu batzuk irakurriko ditu, interpretazio musikalekin txandakatuta. Musika laguntzen duten eta entzuleak hausnartzera gonbidatzen dituzten testuak Aitor Kamiruaga Mieza apaiz klaretarrak prestatu ditu; Kamiruaga Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) Teologian lizentziatua da eta Komillasko Unibertsitatean (Madril) Teologia Moralean.
Mariaren Bihotza abesbatzaren egungo zuzendaria den Alain Ayerdi Gurpeguik zuzenduko du kontzertua, eta bertan parte hartuko dute Ana Otxoa soprano bakarlariak eta Gerardo Rifón organistak ere.
Kontzertua uztailaren 6an, larunbata, 21:00etan izango da San Lorenzo de El Escorialgo Errege Monastegiko basilikan, Patrimonio Nacionalek antolatutako Musika Erlijiosoaren Zikloaren baitan.
